HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA
ASTEAZKENA, 2022KO URRIAREN 26A | GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

XABIER ARRUZA
Bilbao Urban & Cities Design Group
Xabier Arruza hiri-estrategia ekonomikoen diseinuan eta negozio berrien garapenean espezializaturiko ekonomialari da, eta zehazkiago, ekonomia berdearen sektorearekin lotutako gaietan egiten du lan.
Hamabost urtetik gorako esperientzia du sektore publikoan. Lehenik eta
behin BEAZen, Bizkaiko Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroan,
eta ondoren Bilboko Udalean eta haren Garapen Agentzian, Bilbao Ekintza.
Bigarren etapa horretan, Bilboko metropoli-eremuko hiri-eraldaketako
prozesuarekin oso lotuta lan egin zuen, bereziki estrategia ekonomikoei
dagokienez.
Oso ondo ezagutzen du 2017. urtera arteko Bilboko metropoli-eremuaren
hirigintza-berroneratze prozesua. Ekoteknologien eta hiri-irtenbideen
jarduera-sektorea sustatzeko estrategia publikoa diseinatzeaz eta
ezartzeaz arduratu zen, Bilboko Garapen Agentziarentzat, bai eta klima-
aldaketarekin, ekonomia zirkularrarekin eta energia-eraginkortasunarekin
lotutako proiektuak diseinatzeaz ere.
Lankidetza-proiektuak sortzeko gaitasun egiaztatua du eta esperientzia
zabala nazioarteko merkataritza-aukerak bilatzen, orain «Bilbao Urban &
Cities Design» taldearen koordinatzailearen rola hartu du.
2018an, Barakaldoko Udalerrirako aholkulari-lana ere egin zuen. Kontuan
izan behar da Barakaldo Bilboko metropoli-eremuko bigarren udalerri
handiena dela (100.000 biztanle), baita hiri-berroneratze prozesuaren
protagonista ere. Une honetan, degradatutako industria-lurren gaineko hiri-
berroneratze proiektu batzuk diseinatzen ari dira.
Bestalde, Bilbao Urban & Cities Design Bilboko Metropoli Eremuaren hiri-
eraldaketako prozesu liluragarrian lortutako esperientziatik sortutako
proiektua da, bertan parte hartu zuten profesional onenetako batzuek
sortua, eta helburu duena hiriak eta metropoli-eremuak berrirudikatzea,
birpentsatzea eta birdiseinatzea hirigintza-ikuspegi jasangarri, ekonomiko,
kultural eta sozial batetik.
Erakunde honen eskutik, azken urteotan ohiko hizlaria izan da Smart Cities
direlakoekin zerikusia duten kongresuetan, hala nola Smart Cities India
Expo , Smart Cities Conclave and Awards (Business World-ek antolatua)
Smart Cities Summit FICCI 2019, Apex Conference of Smart City CEOS
2019 ,” Ciudades y Comunidades Sostenibles del Perú ”, “Do Smart City
Coquimbo 2019” “Expo Agua 2019” Liman, “India Calling Conference 2020”
eta ” Smart Travel Portugal 2021 ” baita, tokiko eremuan antolaturiko beste
batzuetan ere: “ Oportunidades en las ciudades del futuro ” (etorkizuneko
hirietako aukerak) eta “ Transformación de las ciudades: retos y
oportunidades de negocio (Hirien eraldaketa: erronkak eta negozio-
aukerak) eztabaida-mahaia antolatzen Sarekin e-week 2021 ekimenaren
esparruan.
Eraldaketarako hiri-estrategiekin lotutako hainbat artikuluren egilea ere
bada, besteak beste, BW Smart Cities, Energy Next aldizkaria eta WTC
«On Trade» argitalpenetarako.
Nazioarteko proiektuekin lotuta RETHINKING CITIES PROJECT
delakoaren sortzailea da, gorabidean dauden merkatuetako, hala nola India,
Peru, Txile, Filipinak edo Vietnameko hiri-soluzioen arloan lankidetza-
proiektuak bilatzeko.
Perun Uraren Konpetentzia Zentroa (Centro de Competencias del Agua,
CCA) delako erakundearekin batera lan egin du Andeetako Ayacucho
eskualdean klima-aldaketaren erronken aurrean uraren kudeaketa ikertu eta
hobetzeko “Urban Andes” proiektuaren sorkuntzan.
Peruko Udalerrien Elkartearekin (Asociación de Municipios del Perú, AMPE)
eta Periferiarekin batera lankidetza-proiektu bat prestatu du International
Cooperation and Development Europako deialdirako.
Azterketa-misioak prestatu ditu Txileko eta Peruko udalerriekin eta
Bilborekin eta Euskal Herrikoekin.
Portuak Txileko Coquimbo – La Serena eskualdean duen eragin ekonomikoa
aprobetxatzeko proposamena.
Txileko Santiago eskualdeko Lo Barnechea udalerrirako hondakinen
kudeaketari buruzko Ingurumen Hezkuntzako Zentroa diseinatzeko
proposamena.
Beautifying Sheger Project izeneko Shegher ibaiaren birsorkuntzari buruzko
tailerrean parte hartzea, Addis Ababan.
BABESLEAK




LAGUNTZAILEAK











LAGUNTZA

PARTNER ESTRATEGIKOA
