HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA
ASTEAZKENA, 2022KO URRIAREN 26A | GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

Ramón Gras
Aretian
Ramon Gras Alomà hirigilea, hirien zientziako ikerlaria (Harvard Unibertsitatean) eta Aretian Urban Analytics and Design startuparen fundatzailea da, Harvard Innovation Lab-en inkubatutako startupa. Aretiango lantaldeak hirigintza-, arkitektura- eta azpiegitura-diseinuko proiektuak garatzen ditu mundu osoko hirietan. Espezializazio ekonomikoaren eta berrikuntzaren estrategiarekin lerrokatzen du hirigintzaren ikuspegia, sareen teoria eta konplexutasunaren zientzia kontuan hartuta. Aretian enpresak hirien eta bertako gune arkitektonikoen forma-motek hiri-errendimenduan zer nolako eragina duten aztertu du, baita ezagutzaren ekonomiak gora egitea ahalbidetzen duten osagaiak eta dinamikak ere. Ramon Gras lehen Berrikuntza Barrutien Atlasaren egileetako bat da. Atlas horrek hirien giza potentziala askatzea ahalbidetzen duten osagaiak eta dinamikak aztertzen eta deskribatzen ditu, bereziki Estatu Batuetako 50 berrikuntza-barrutirik garrantzitsuenetakoak. Londresko Ferrovialen berrikuntza-taldeko kide zela, Gras “digital twins” deiturikoen arloko proiektuen buru izan zen aireportuetan; modelizazio hori aplikatu zuen, esaterako, Londresko Heathrow Aireportuaren diseinuan eta kudeaketan, hedapenaren testuinguruan. Grasek tesi bat egin zuen MIT institutuan, datuen zientziaren arloan, Txinaren eta Estatu Batuen artean goi-teknologiako salgaiak aireko garraio bidez sendotzearen arazoari erantzuteko. Era berean, Kendall, Somervilleko Union Square eta Bostongo berrikuntza-barrutiak aztertzeko eta diseinatzeko proiektuetan lagundu zuen. Horren aurretik, Ramon Grasek diseinu-proiektuetan lan egin zuen ingeniaritza zibilaren, hirigintzaren eta arkitekturaren esparruetan, Bartzelonaren inguruan.
Ramon Grasek Design Engineering Masterra egin zuen Harvard Unibertsitatean, Engineering Masterra Massachusetts Institute of Technology (MIT) institutuan, eta Bide, Ubide eta Portuetan Ingeniaritza BarcelonaTec Unibertsitatean.
BABESLEAK




LAGUNTZAILEAK











LAGUNTZA

PARTNER ESTRATEGIKOA
