HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA

ASTEARTEA, URRIAREN 8AN | San Mames estadioan (Bilbao)

Pablo García Astrain

Pablo García Astrain

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendaria

Pablo García Astrain Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendaria da, eta administrazio publiko horretatik etxebizitza publikoaren eraikuntza eta esparru horretako berrikuntza-proiektuak gidatzen ditu 2017tik.
Arkitektura ikasi zuen Bordeleko Arkitektura eta Paisaia Eskolan, baita arkitektura-proiektuei buruzko DEA graduondoa ere, UPV/EHUko Arkitektura Eskolan, Donostian. Eusko Jaurlaritzan lan egiten hasi aurretik sektore pribatuan lan egin zuen 15 urte baino gehiagoz, Pirinioetako bi aldeetan eraikitako obretan.
Gaur egun, Euskadin etxebizitza bat eskuratzeko arazo larriari irtenbideak bilatzen dihardu. Hainbat urtez, etxebizitza-eskaera gero eta handiagoak eta horien inguruan sortutako espekulazio handiak etxebizitza bat eskuratu ahal izatea eragotzi die pertsona askori. Gaur egungo etxebizitza-politikek premia bereziko egoerei erantzutea lehenesten dute eta, horretarako, alokairu-erregimeneko etxebizitza berriak eraikitzen ari dira. Gainera, etxebizitza horiek klima-aldaketaren erronkei erantzuten diete, energia-efizientziari eta energia berriztagarrien ezarpenari esker, eta teknologia berrietan oinarritzen dira, bizi-kalitatean eragiteko.
Testuinguru horretan, honako hauek dira egunerokotasunean jorratzen dituen gaiak: lurzorua lortzea, hirigintza-antolamendua eta -kudeaketa (babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko), degradazio-prozesuan dauden auzoak birgaitzea eta beste birgaitze-jarduera batzuk, eraikuntza eta urbanizazio jasangarriak sustatzeaz gain.

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

PARTNER ESTRATEGIKOA

ANTOLATZAILEA