HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA
ASTEARTEA, URRIAREN 8AN | San Mames estadioan (Bilbao)
Oscar Chamat-Nuñez
Policy officer da Metropolis-en
Oscar Chamat-Nuñezek ingeniaritza zibila ikasi zuen Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean, eta Hirigintzako maisutza Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. Iraunkortasunari eta nazioartekotzeari buruzko hainbat graduondoko ikasketa egin ditu. 20 urtetik gorako esperientzia profesional sendoa du tokiko, eskualdeko eta Europako hiri-berrikuntzaren arloan. Gaur egun, policy officer da Metropolis-en, mundu osoko 150 metropoli baino gehiago biltzen dituen munduko elkartea. Postu horretan, digitalizazioarekin eta eskubide digitalekin lotutako proiektuen buru izan da, eta Metropolis ordezkatu du London School of Economics (LSE) eta Hiri eta Tokiko Gobernu Batuekin (CGLU) batera egiten den Emergency Governance Initiative proiektuan. Gainera, berriki argitaratu den Metropolien Europako Txostenaren arduraduna izan da.
Metropolisen sartu aurretik, hainbat lanpostu izan zituen: Bartzelonako Udalean hiriko bidegorrien sarearen diseinuaren koordinazioaren ardura izan zuen, Latinoamerikarako arduraduna izan zen Smart City Expo World Congress-en eta Cámara de Comercio Colombo Catalana ganberako zuzendari exekutiboa izan zen, besteak beste. Lurralde-berrikuntzari, hiri adimendunei eta mugikortasunari buruzko hitzaldiak ere eman ditu Europako eta Latinoamerikako unibertsitateetan.