HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA

ASTEARTEA, URRIAREN 8AN | San Mames estadioan (Bilbao)

OSCAR AZKARATE

OSCAR AZKARATE

Baskegurreko zuzendari nagusia

Oskar Azkarate nekazaritzako ingeniaria da (Nafarroako Unibertsitate Publikoa). Gaur egun, Baskegurreko zuzendari nagusia da. Erakunde horrek Euskal Autonomia Erkidegoko basoetako zuraren balio-kate osoa hartzen du barne, basoen jabeak nahiz zurgintzaren industria guztiak (baso-lanak, baso-aprobetxamenduak, zerrategiak, paper-fabrikak, zurezko eraikuntza, altzari eta taulen fabrikatzaileak, zurgindegiak, biomasa-enpresak…). 25 urtetik gorako esperientzia du zurgintzaren sektorean. Merkataritzako zuzendaria izan da Holtza Taldean, enpresa liderra zur laminatu kolatuzko eraikin handiak eraikitzen (Ysios Upategia, Calatravarena; Protos Upategia, R. Rogersena; Casas Novas hipika-zentroa…). Beste enpresa batzuetan ere lan egin du, hala nola Lana S. Kooperatiboan eta Elur S. Kooperatiboan.
Gainera, basogintza eta zurgintzaren sektoreko proiektu estrategikoak koordinatu eta kudeatu ditu zenbait erakunde eta klusterrentzat, hala nola Hazi Fundazioarentzat, Habic-entzat eta Arabako Foru Aldundiarentzat.
Antolakuntza- eta ziurtatze-batzordeetako kide da hainbat erakundetan: PEFC España, AITIM, Construir con Madera, Vivir con Madera, Tecnalia Certificación, Egurtek eta Basotek.
PEFC Euskadiko arduraduna eta EHUko Udako Ikastaroetako zuzendaria da, zurarekin egindako eraikuntzari eta birgaitzeari buruzko ikastaroetan. Sustatzailea eta irakaslea da EHUko Arkitektura Masterrean, Zurezko Egitura, Eraikuntza eta Diseinuko Masterrean.

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

PARTNER ESTRATEGIKOA

ANTOLATZAILEA