HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA

ASTEAZKENA, 2022KO URRIAREN 26A | GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

Natalia Olson

Natalia Olson

Alianzas Gubernamentales

Natalia Olson ekintzailea eta aitorpen handiko aditua da hiri adimendunetan, hiri-diseinuan, teknologien merkaturatze-prozesuan, mugikortasunean, energian, jasangarritasunean eta azpiegituren garapenean. Plug and Play-ko gobernu-erakundeen zuzendaria izan aurretik, Obama presidenteak enpresa txikien administratzaile izendatu zuen Estatu Batuetako Erdialde Atlantikoko Estatuetan (ministrordea), eta 34 bilioi dolarreko aurrekontua kudeatzen zuen.

 Goi-gerentziako zuzendaritza-karguak bete ditu Estatu Batuetako, Erdialdeko Europako, Asiako eta Latinoamerikako sektore publikoan eta pribatuan. Horrez gain, Estatu Batuetako Berrikuntzarako Aholku Batzorderako izendatu zuten, Kongresuari eta Etxe Zuriari lehiakortasun-arloan aholku emateko. 

 Prestigio handiko hainbat sari jaso ditu, hala nola “Latina Powerhouse” eta “Emakume gailenaren” sariak, azpiegitura jasangarriaren, ekonomia berdearen eta emakumeen ahalduntzearen arloetan egindako lanagatik.

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

LAGUNTZA

PARTNER ESTRATEGIKOA