HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA
ASTEARTEA, URRIAREN 8AN | San Mames estadioan (Bilbao)
Manel Villalante
Renfe
Gaur egun, Manel Villalante Renfeko Garapen eta Estrategia zuzendari nagusia da, Leo Express Txekiar Errepublikako operadorearen lehendakaria eta Renfe of America enpresako zuzendari nagusia. Gainera, UICeko Bidaiarien Foro Globaleko (Global Passengers Forum) buru da, eta, 2023ko uztailetik, baita In-Move klusterreko lehendakaria ere.
Lehenago, Mugikortasuneko eta Garraio Azpiegituretako zuzendari izan zen Barcelona Regional Agencia de Desarrollo Urbano enpresan (2012-2018), Sustapen Ministerioko Lurreko Garraioko zuzendari nagusi (2010-2012), Kataluniako Generalitateko Lurreko Garraioko zuzendari nagusi (2007-2010), Bartzelonako Udaleko Mugikortasuneko zuzendari (1991-1997), eta hainbat zuzendaritza-kargu izan ditu Kataluniako Generalitateko Trenbideetan (FGC) 2004-2007 aldian, eta Bartzelonako Garraio Metropolitarretan (TMB) 2000-2004 aldian.
Era berean, hainbat Administrazio Kontseilutako kide izan da Renfe Operadoran, TMBn, FGCn eta Consorcio Sagrera Alta Velocidad entitatean.
Esparru akademikoan, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko ‘Smart Mobility: Sistemas Inteligentes de Transporte’ graduondokoa zuzentzen du gaur egun, eta unibertsitate berean Garraioaren Plangintza eta Ekonomiako irakaslea izan da.