HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA

ASTEARTEA, URRIAREN 8AN | San Mames estadioan (Bilbao)

Lucia Alcibar-Arechuluaga

Lucia Alcibar-Arechuluaga

INKOLAN

Lucia Alcibar-Arechuluaga industria-ingeniari teknikoa da, eta MBA Executive (ESEUNEn) eta Advanced Management Program ikasketak egin ditu, IE Business School-en. Gaur egun, Negozio Garapeneko arduraduna da Inkolan enpresan, Estatuko enpresa aitzindari eta erreferentea sareetako informazio-zerbitzuetan. 2007an hasi zen, hasiera batean eginkizun teknikoak betetzen; gero, nazio-mailako negozio-garapenean parte hartu zuen. Horren aurretik, hainbat ingeniaritzatan lan egin du, eta sareen hedapenarekin lotutako eginkizunak eta proiektuak egin ditu telekomunikazio-operadoreentzat.
Inkolanen, gerentziaz gain, enpresaren bilakaerarako aukera berriak identifikatzeaz eta utility eta Udalekin aliantza-estrategiak diseinatzeaz arduratzen da, negozio-arlo berriak garatzeko. Gaur egun, azken joera teknologikoetako proiektuak kudeatzen ditu, hala nola Digital Twin, Blockchain, SmartCity, IA eta Machine Learning.

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

PARTNER ESTRATEGIKOA

ANTOLATZAILEA