HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA
ASTEARTEA, URRIAREN 8AN | San Mames estadioan (Bilbao)
Júlia López Ventura
C40 Cities
Júlia López Venturak 17 urteko esperientzia du hiriekin lan egiten. 2015etik, Europarako eskualdeko zuzendaria da C40 Cities-en. Bere eginkizunen artean, Europako hiri handietako alkateei laguntzen die klima-aldaketaren aurkako borrokan, hiri-jasangarritasuna hiriko erabakien erdigunean jarriz. Era berean, erakundeak Europako eskualdean egiten duen lanaren ikuskapenaz eta koordinazioaz arduratzen da hiri, kanpaina eta jardunaldien diplomazia-arloetan, nazioz gaindiko eragileek (Nazio Batuen Erakundeak edo Europako Batzordeak, adibidez) erabakiak hartzen dituztenean hirien eginkizuna areagotzeko helburuarekin.
C40 sarean lan egiten hasi aurretik, Júliak Bartzelonako hirirako lan egin zuen hamarkada batez. Bertan, lankidetza-harremanak garatu zituen, besteak beste, Europako Batzordearekin eta Munduko Bankuarekin, Europako finantzaketa erakarri zuen Barcelona Smart City estrategia sustatzeko, eta ezagutza transferitzeko nazioarteko sare bat garatu zuen, Bartzelona Berrikuntzaren 1. Europako Hiriburu izateko hautagaitza beste batzuekin batera bideratuz (Bartzelonak irabazi zuen gainera).
Komunikatzaile eta hizlari aditua da; nazioko eta nazioarteko hedabideetan parte hartzen du, eta hiri globalen aditu gisa jardun du nazioarteko aditu-talde askotan.
Júliak hirien estrategiari eta gobernantzari buruzko ikastaroak eman ditu hainbat unibertsitatetan, hala nola Bartzelonako UPC Fundazioan, Santanderreko UIMPn edo Madrilgo IE University unibertsitatean. Izugarri gustatzen zaio hizkuntzak ikastea, eta erraz hitz egiten du ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz, italieraz eta katalanez. MS da Telekomunikazio Ingeniaritzan (Bartzelonako UPC).