HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA
ASTEARTEA, URRIAREN 8AN | San Mames estadioan (Bilbao)
JUAN LUIS DIEGO
EDINOR
Juan Luis Diego Zuzenbidean lizentziaduna (ekonomiaren espezialitatean) eta Europako Ikasketetan diplomaduna da (Estrasburgoko Robert Schuman Unibertsitatean), eta gaur egun Edinor enpresako kontseilari delegatua da (Energía Distribuida del Norte S.A.).
Edinor Alba korporazioaren filial bat da, Petronor – Repsol taldearen korporazioa, energia-trantsizioarekin lotutako Petronorren jarduera guztiak barne hartzen dituena.
Edinorrek Tokiko Energia Komunitateen eredu bat garatu du. Udalek sustatutako eredu horri esker, herritarrak eta tokiko saltoki txikiak bildu eta energia berriztagarriak sor ditzakete, km 0 energia, udal-eraikinen estalkietan instalatutako instalazio fotovoltaikoen bidez.
«Elkarrekin teilatuak energia bilakatzen» lelopean, eredua hainbat hiri handitan ezarri da, hala nola Bilbon, Donostian, Barakaldon edo Torrelavegan, baita tamaina ertaineko udalerrietan (Zumarragan, Gernikan edo Lasarten) eta 500 biztanle baino gutxiagoko landa-eremuetan ere.
Gaur egun, hainbat autonomia-erkidegotako 70 udalerritan baino gehiagotan eratu dira energia-komunitateak; 12 MW-ko eguzki-energiako potentzia instalatua izango dute, 170 instalaziotan banatuta eta 12.000 familia eta denda txiki baino gehiago barne hartuta.