HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA

ASTEAZKENA, 2022KO URRIAREN 26A | GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

 Juan Carlos Abascal

Juan Carlos Abascal

Ermuko Udala

1974. urtean jaio nintzen eta ordutik Ermuan bizi izan naiz. Gurasoak miresten ditut eta
eredu bat dira niretzat haien ahalegin eta dedikazioagatik, seme-alaben aldeko
sakrifizioagatik eta besteei laguntzeko grinagatik.
Ekonomia eta enpresa ikasketak egin nituen Euskal Herriko Unibertsitatean (Sarrikon),
eta 1997an lortu nuen Ekonomia eta Enpresako lizentziatura.
1991tik 2003ra Sallabenteko Gazteak taldean lan egin nuen, San Lorenzo aisialdiko
klubean, boluntario gisa eta modu altruistan, aisialdiko jardueren begirale eta zuzendari
zereginetan.
Prestakuntza eta egunero ikasten eta hobetzen saiatzea garrantzitsua dela uste dut. Hori
dela eta, 2012/2013 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateko Tokiko eta Foru
Erakundeetako Gobernu eta Zuzendaritza exekutiboko unibertsitate-aditu titulua lortu
nuen, eta balioetan oinarritutako antolaketa-eraldaketaren beharra azpimarratzen duen
Cultural Transfomation Tools Trainings (Barret Values Centre) prestakuntza egin nuen.
Karrera amaitu ostean, urtebetez aritu nintzen peoi espezialista galdategi batean,
zerbitzari haur-parke batean eta finantza-produktuen aholkulari Nationale
Nederlandenen (ING).
Bi proposamenak aztertu ondoren, Ermuko Udalean enpleguko eta toki-garapenerako
agente gisa sartzea erabaki nuen, eta bertan egon nintzen 2003. urtera arte.
2003. urtean, hautaketa-prozesu publiko baten ondoren, Ermuko Udalaren Promoción
Económica de Ermua SA sozietate publikoaren ekonomia- eta finantza-arduradun izan
nintzen 2006. urtera arte.
2006an, hautaketa-prozesu publiko baten ondoren, Ermuko Udalaren Promoción
Economica de Ermua SA-ko proiektu estrategikoen sozietate publikoko gerente izendatu
ninduten.
2015etik 2018ra, lehen alkateorde, hirigintzako zinegotzi, ingurumeneko zinegotzi, zerbitzu
orokorretako zinegotzi, Ermuko Udalaren Promoción Económica de Ermua SA sozietate
publikoko kontseilari eta Ermuko Udalaren ordezkari izan naiz.
FEMPeko (Espainiako Udalen Federazioa) teknologia berrien batzordeko kidea naiz
2015etik.
2018ko ekainean, Ermuko alkate izendatu ninduten, eta gaur egun kargua betetzen
jarraitzen dut. Innpulso sareko (Espainiako zientzia eta berrikuntzaren hirien sarea)
presidentekidea naiz Terrasako alkatearekin batera.
Gainera, Ekonomia irakasgaiko irakasle aritu naiz Elgoibarko Makina Erremintaren
Institutuan, Txandakako Ingeniaritza eta Kostuen Analisia Kudeaketa Eskolan
(Mondragon Unibertsitatea).
Smart Cities edo hiri adimendunei, berrikuntzari eta estrategiei buruzko hitzaldiren bat
ere eman dut herri-administrazioetan.

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

LAGUNTZA

PARTNER ESTRATEGIKOA