HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA
ASTEARTEA, URRIAREN 8AN | San Mames estadioan (Bilbao)
JEFF BROCK
Arkite ktoa eta Moneo Brock enpresaren bazkide sortzailea
Jeff Brock arkitektoa eta Moneo Brock enpresaren bazkide sortzailea da. 1985ean, arkitekturan diploma atera zuen Princetongo Unibertsitatean. 1991n, arkitekturan masterra egin zuen New Yorkeko Columbia Unibertsitateko Arkitektura, Hirigintza eta Zaharberritze Unibertsitatean. Jeff Brock irakaslea izan da zenbait urtez Pratt Institute unibertsitatean, baita Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolan eta Columbiako Unibertsitatean ere.
Moneo Brock arkitektura, plangintza eta diseinuko nazioarteko enpresa bat da. Irtenbide jasangarriekin konprometituta dauden profesionalak izanik, uste dugu arkitekturak bizi garan ingurunea hobetu behar duela.
Proiektuaren baldintza funtzionalak aztertzen hasten dugu gure lana, eta irtenbide arkitektoniko bat planteatzen dugu; bertan, hizkuntza eta erantzun espazial eta estrukturalek osotasun koherente eta harmoniko bat osatzen dute.
Hirietan lan egiten dugunean, proiekturako lehentasunezkoa da lehendik dagoen hiriaren testuingurua leheneratzea edo konpontzea, eta inguruko eremuak dinamizatzea. Gure ustez, hiri-diseinuak eta eremu publikoaren sorrerak balio handia dute gizarte-ondasun gisa.
Hiritik kanpo lan egiten dugunean, gure esku-hartzeak aurkitzen dugun edertasun naturala indartzea, babestea eta zaintzea du helburu. Eraikitako paisaia berriarekin, holistikoki bere ingurunearekin konektatu nahi ditugu gure proiektuak.
Tokia xehetasunez aztertzen dugu energia-efizientzia bermatzeko; testuinguru soziala eta ekonomikoa kontzientzia handiz aztertzen dugu, jasangarritasun-baldintzak ezin hobeak izan daitezen. Era berean, zuhurtzia handiz kontrolatzen dugu erabiltzen ditugun materialen hautaketa eta eraikuntza-xehetasunen garapena, proiektuaren funtsezko ideia errespetatzeko.
Guretzat, proiektu berri bakoitza aukera bat da, espazio bat eraldatzeko gai den egitura bat sortzeko, haren eskala dena dela.