Ponentes
CONGRESO
CIUDADES DEL FUTURO

Miércoles, 8 de octubre | Estadio San Mamés (Bilbao)

HAIZEA AGUIRRE

HAIZEA AGUIRRE

NAIDER

Haizea Aguirre NAIDER enpresako arkitektoa eta hirigile nagusia da. Arkitektura eta hiri-plangintza masterra egin zuen Nafarroako Unibertsitatean eta Ekonomia zirkularreko masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Haizea Aguirre aditua da hiri-biziberritzean, hirigintza birsortzailean eta hiri- eta industria-inguruneen naturalizazioan. Bere ibilbide profesionalaren zati handi bat Montrealen eta Vancouverren egin du, eta Vancouverreko Udaleko Plangintza, Jasangarritasun eta Paisaia Saileko hirigile gisa parte hartu du; hiri-jasangarritasuneko prozesuen munduko liderra da hiri hori.

Haizea Agirrek 15 urte baino gehiagoko esperientzia du garapen jasangarriko, energia-eraldaketako eta hiri-ekologiako jarduera estrategikoak gauzatzen (ingurumen-arloko eraikinen eta ziurtagirien monitorizazioa). Kanadaz gain, nazioarteko esperientzia zabala du Espainian, Mexikon, Kolonbian eta Frantzian.

Haren lan nagusiak hauek dira: jasangarritasun-irizpideak aplikatzea eraikin eta espazio publikoan, energiaren kudeaketan, materialetan, eraikinen ingurumen-ziurtapenean (monitorizazioa, LEED, BREEAM) eta eraikuntza-sistema berrietan oinarrituta.