HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA

ASTEARTEA, URRIAREN 8AN | San Mames estadioan (Bilbao)

Gonzalo Pellejero

Gonzalo Pellejero

Gonzalo industria-ingeniaria da eta Informazioren eta Komunikazioaren Sistema eta Teknologien Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterra ere badu. Gaur egun, TECH friendly enpresako bazkide- zuzendaria da. Enpresa hori erreferentzia da estatu mailan tokiko sektore publikorako berrikuntzako aholkularitza-zerbitzuak eta hiri adimenduneko proiektuak ematen. 2000. urtean hasi zuen bere ibilbide profesionala Arthur Andersen enpresan; sektore publikoarentzat nahiz sektore pribatuarentzat lan egin zuen, betiere informazioaren teknologiekin zerikusia duten proiektuetan. Ondoren, 7 urtez, nanoteknologian oinarritutako energia fotovoltaikoko industria- proiektu baten garapenean hartu zuen parte. 2017az geroztik, TECH friendly sortu zenetik hain zuzen, konpainiaren teknologia-arloko liderra da;, hiri adimenduneko 40 plataforma-proiektu baino gehiago egin dituzte azken 2 urteetan (horietan IoT, Big Data eta Machine Learning teknologiak erabili dira), eta dozenaka proiektu garatu dituzte hiri edo helmuga turistiko adimendunetarako funtsen planifikazioarekin eta kudeaketarekin lotuta.

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

PARTNER ESTRATEGIKOA

ANTOLATZAILEA