HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA

ASTEAZKENA, 2022KO URRIAREN 26A | GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

Enrique Gómez Cristóbal

Enrique Gómez Cristóbal

Enrique Gómez SENER enpresako SENER Infrastructure arloko Aholkularitza eta Teknologia berriak saileko zuzendaria da; arlo hori azpiegitura eta garraioen sektorean aritzen da. Hauek dira bere erantzukizunak: negozioaren garapena plangintzaren, aholkularitza estrategikoaren, aholkularitza tekniko-ekonomikoaren, aktiboak eta eragiketak kudeatzeko aholkularitzaren arloetan eta teknologia digital berrietan, garraioaren sektorean, eraikinetan eta hirietan oinarritutako soluzioen garapena.

Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaritza ikasi zuen Santanderreko Eskolan, Ingeniaritzako Teknologia eta Berrikuntza Digitaleko masterra egin zuen UNEDen eta Deustuko Ingeniaritza Eskolako Zuzendaritza Garapenerako Programa eta Project Management Institute erakundeko Project Management Ziurtagiria ditu.

Hogeita bost urte daramatza azpiegituren sektorean lanean. Bere ibilbide profesionalean teknikari espezialista eta zuzendari gisa hartu du parte errepide eta autobideei, hiri-garraioari, egiturei, obra hidraulikoei, energiari eta industriari buruzko dozenaka proiektu eta azterlanetan, bai nazio mailan bai nazioartean. Era berean, toki-administrazioaren alorrean, proiektu eta obren arduradun eta obra-zuzendari gisa lan egin du.

SENERen ere hanbat kudeaketa-lanpostu izan ditu, enpresa horretan garatu baitu bere ibilbidearen zatirik handiena. Hala, Errepide Azpiegituraren Diziplinako burua izan da korporazioan, Bilboko Dibisioko Atal Zibileko eta Arkitekturako burua eta, ondoren, Bilboko Dibisioko zuzendaria izan da.

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

LAGUNTZA

PARTNER ESTRATEGIKOA