HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA
ASTEARTEA, URRIAREN 8AN | San Mames estadioan (Bilbao)
Enric Serra del Castillo
Viladecanseko Udala
Lurralde Plangintzako Alorreko zuzendaria.
Jasangarritasun ekologikoaren, okupazioaren eta ekonomiaren esparrua.
Viladecanseko Udala.
Arkitektoa formakuntzaz (ETSAB, UPC 1992), hirigilea lanbidez eta paisajista konbikzioz.
Azken hamarkadetan, etengabeko lana egin dut lurralde-plangintzaren eta garraio-, komunikazio- eta zerbitzu-sareen plangintzaren alorretan. Baita hirigintza planeamenduari, hirigintza-kudeaketarako tresnei, balorazioei, urbanizazio- eta hiri-erreformako proiektuei, paisaia-proiektuei eta abarri buruzko alderdietan ere.
Irakasle gonbidatua izan naiz graduondoko zenbait ikastarotan, baita lurraldearen antolamenduko eta paisaiaren arkitekturako masterretan ere, Bartzelonako eta inguruko hainbat unibertsitate eta ikastegitan.
Esperientzia handia dut EBko hainbat programarekin batera finantzatutako proiektuak formulatzen eta garatzen.
Viladecanseko Hiri Agendako (2020-21) ekintza-plana egiteko lantaldeko liderra izan naiz. PRTR – NGEU funtsekin batera finantzatutako naturalizazio-proiektua formulatzeko eta gauzatzeko lantaldea ere zuzentzen ari naiz, Fundación Biodiversidad (MITERD), Viladecans 3 30 300 Planaren bitartez.
1996az geroztik, funtzio publikoaren zerbitzuan lan egiten dut Viladecanseko Udalean, eta lehenago, Bartzelonako Metropoli Barrutian ibili nintzen.