HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA
ASTEARTEA, URRIAREN 8AN | San Mames estadioan (Bilbao)
EFRÉN FELIU TORRES
Klima-aldaketara egokitzeko kudeatzailea
Arkitekto teknikoa eta unibertsitate-espezialista da lurralde-antolamenduaren esparruan. Klima-aldaketara egokitzeko kudeatzailea da TECNALIAko Hiri, Lurralde eta Ingurumeneko eremuan. Bertan, lurraldearen kudeaketarekin, naturan oinarritutako irtenbideekin eta klima-aldaketara egokitzearekin lotutako proiektuak koordinatzen ditu. Normalean erakunde publikoekin, zerbitzu-operadoreekin eta enpresekin lan egiten du. 20 urte baino gehiago daramatza nazioarteko ekimenetan eta proiektuetan parte hartzen, eta aholkuak ematen dizkie, besteak beste, udalerriei (Bilbo, Madril, Donostia, Valentzia eta Gasteiz), eskualde-erakundeei (Nafarroako Gobernua, IHOBE edo Energiaren Euskal Erakundea) eta nazioarteko erakundeei (OLADE). Hainbat gidaren lanketa-prozesua koordinatu du: Espainiako udalerrietan klima-aldaketara egokitzeko gida, hiri-plangintzan klima-aldaketa txertatzeko gida, klima-aldaketara egokitzeko naturan oinarritutako irtenbideak erabiltzeko gida, eta irtenbide horien eraginkortasuna aztertzeko gida. Gai hauei buruzko lantaldeetan parte hartzen du: ISO, CEN eta UNE.