HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA

ASTEAZKENA, 2022KO URRIAREN 26A | GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

Asis Canales

Asis Canales

Iberdrola

1986an hasi zen Iberdrolan lanean Sistema-analista gisa (1986-1988); urte batzuk geroago, Administrazio eta Finantzen zuzendaritzan sartu zen eta zenbait kudeaketa-kargu bete zituen (1989-2001). 2001ean, Iberdrolako Erosketa eta Aseguruetako zuzendari izendatu zuten, eta gaur egun ere kargu bera du. Orain Iberdrolako Operazio-batzordeko kidea, Luxenburgoko “Iberdrola Reinsurance” sozietateko lehendakaria eta “Iberdrola Dorrea. AIE” zentroko lehendakaria da. Aseguru-erosketa zuzendaria izateaz gain, Iberdrolak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari instituzionala da. Iberdrola ordezkatzen du “Innobasque” erakundean, Batzorde Betearazleko kide baita, eta “CEBEK” konfederazioan, hirugarren lehendakariordea delako. Aurretik “Labein Fundazioko” lehendakaria (2022-2010), “Technalia Research and Innovation” fundazioko lehendakariordea (2010-2016), “Amara” sozietateko lehendakaria (2012-2016) eta “Iberdrola Inmobiliaria, SA. Unipersonal” enpresako kontseilaria izan da. Azken horretan, Auditoretza eta Betetze Batzordeko kide ere izan da (2012-2015). 2019ko azarora arte, “Iberdrola Generación España, SA. Unipersonal” enpresako eta Mexikoko “Iberdrola México, S. A. de C. V.” sozietateko kontseilari izan zen, baita azken horren Auditoretza Batzordeko batzordekide ere.

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

LAGUNTZA

PARTNER ESTRATEGIKOA