HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA

ASTEARTEA, URRIAREN 8AN | San Mames estadioan (Bilbao)

Álvaro Porcuna

Álvaro Porcuna

Subject Matter Expert Principal, América Móvil taldeko Smart Cities and Communities esparruan

Aditua da hirien eta hiri-teknologiaren arloan, eta nazioarteko 50 proiektu baino gehiago egin ditu hirien eta hiri-eremu berrien plangintzan, baita ekipamendu eta azpiegitura handien bideragarritasun-azterketak, eta tokiko eta eskualdeko garapenari buruzko azterketak ere.
Profesional independente gisa, aholkuak ematen dizkie teknologiaren arloko nazioarteko enpresei, gobernuei eta industria-, turismo- eta bizitegi-eremuen administratzaileei, betiere hiri-eragiketen berrikuntza- eta digitalizazio-prozesuei eta herritarren esperientziari dagokienez (Latinoamerikako herrialdeetan).
Álvaro Subject Matter Expert Principal da América Móvil telekomunikazio-taldeko Smart Cities and Communities taldean, eta Anda Movilidad enpresaren sortzaileetako bat da, bankarizazio txikia duten herrialdeetan garraio publikoaren ordainketa digitala errazteko ekimena.

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

PARTNER ESTRATEGIKOA

ANTOLATZAILEA