HIZLARIAK
ETORKIZUNEKO HIRIAK
KONGRESUA

ASTEARTEA, URRIAREN 8AN | San Mames estadioan (Bilbao)

Alejandro del Amo

Alejandro del Amo

CEO eta ABORAren sortzailea

CEO eta ABORAren sortzailea. 30 sari eta aintzatespen baino gehiago jaso ditu, eta ABORAk fabrikatzen duen aHTech teknologia garatu zuen bere doktore-tesian. Bere eguzki-panel hibridoen etengabeko hobekuntzari esker (panel horiek aldi berean ekoizten dituzte elektrizitatea eta ur beroa), Solar Keymark enpresak ziurtatutako % 89ko errendimendua lortu du; beraz, gaur egun merkatuko eguzki-panelik eraginkorrena da.
Duela 10 urte baino gehiago instalatutako lehen eguzki-panel hibridotik, ABORAren eguzki-teknologia hibridoa 34 herrialdetan dago presente (30.000 m2 baino gehiago instalatuta). Horrela, bada, ABORAren disrupzioak erreferente bihurtu du eguzki-industrian eta hibridoan. Horren guztiaren ondorioz, FORBES zerrenda ospetsuan sartu da, negozioen munduko 100 espainiar sortzaileenen artean.

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

PARTNER ESTRATEGIKOA

ANTOLATZAILEA